Ba al dago tristura edo mina baino gai unibertsalagorik? Poza, agian. Baina, pozik gaudenean, uneaz gozatu ohi dugu, bizitzaz disfrutatu. Tristurak, berriz, barne gogoetara garama, barruan dugun korapilo hori nolabait askatzera. Barrenak hustuta arimari arnas ematera.
Hain zuzen ere, hori da niren “Hemen ez dago zorionik” lanaren muina. Lehen estrofatik uzten du argi norabidea Xabi Agirrek: “Gaur kantatu nahi dut barruan dodan miña, miña, miña. Esplikatzen be zaila dan miña, miña, miña, miña”. Eta norbaitek oraindik zalantzarik balu, errepara diezaiola abesti bakoitzaren izenburuari: “Miña”, “Agur”, “Bakarrik”, “Busti” eta “Normalidadearen prozesua”. Atsekagabea, bost ekitalditan.
Xabi Agirrek bakarka argitaratu duen hirugarren lana da “Hemen ez dago zorionik”. idle? izenpean “… in peace” argitaratu zuen 2012an, ingelesez abestuta. Bost urte geroago sortu zuen “izarrak”, ni izenarekin egindako lehen lana, euskaraz.
Bakarkako proiektua bai, baina konplize ugari izan ditu bidelagun Agirrek: Jon Barkin, Harkaitz Baztarrika, Oriol Flores, Jon Horna, Israel Santamaria eta Gartxot Unsain. Mungiako Abadetxe estudioan grabatu dute lana, eta grabaketa bera, nahasketak eta produkzioa Xabi Agirreren esku egon da. Salbuespen batekin, Zumaiako San Jose komentuan jaso dituzte ahotsa eta gitarra akustikoaren soinua. Masterizazioari dagokionez, Vacuum Mastering estudiora jo dute.
Minimalismotik abiatuta […] Segi irakurtzen .