abadetxe

ETORRI DIREN TALDEAK

ni

“ni”  Xabi Agirre-ren proiekturik pertsonalena da.
Barren barrenean hautsitakoari erantzuna emanez, unibertso berri ezezagunen aurkikuntza eginez. Ahots urratuaz, hitzez eta isiltasunez baliatzen da instrumentu gutxi batzuez jantzitako pasarte intimistak aurkezteko.
Sarri hondoa jotzea eta iluntasunean noraezean ibiltzea da artea eta musika birsortzeko era bakarra.
Laukote formatuan ikusteko aukera ere izaten da, gitarra akustiko eta elektriko, klarinete eta perkusioaz osatutako taldean. Folk eta pop-aren eraginpean sortutako doinuak eskeiniz.
Xabi Agirre
Xabi Agirre
BANDCAMP
FACEBOOK

Newsletter: Abadetxe Sorlekua